Edukira joan

2011ko Norvegiako atentatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norvegiako atentatuak
Bonba-autoaren leherketa Oslon.
LekuaOslo eta Utøya (Norvegia)
Data2011-07-22 15:26 CEST (UTC+2)[1]
HelburuaNorvegiako gobernua
ArmaBonba-autoa eta tiroketa
Kalteak77 hildako[2]
96 zauritu[3]
ErasotzaileaAnders Behring Breivik[4]

2011ko Norvegiako atentatuak 2011ko uztailaren 22an Norvegiako bi lekuetan burutu ziren erasoak izan ziren.[5] Lehenengo erasoa, Osloko erdigunean izan zen Norvegiako gobernuaren egoitzan. Bigarrena aldiz, Utøya uhartean gauzatutako tiroketa izan zen. Hildakoen artean Mette-Marit printzesaren nebordea eta Jens Stoltenberg lehen ministroaren gertuko adiskideak.[6]

Poliziak Anders Behring Breiviki egotzi zizkioten atentatuak eta berak hala onartu zituen. Norvegiako lehen ministroaren arabera atentatua "Norvegiak Bigarren Mundu Gerratik jasandako erasorik latzena" izen zen.[7] 2004ko Madrilgo trenetako atentatuen ondoren, Mendebaldeko Europako atentaturik hilgarria izan zen.

Osloko bonba-autoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leherketaren eremua. Eraikin gorria: Gobernuaren egoitza. Gune laranja: Bonba-autoaren kokapena. Eraikin urdina: Petrolio Ministerioa.

Arratsaldeko 15:20etan bonba-auto batek eztanda egin zuen Youngstorget plazan, Oslon, Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroaren bulegoen kanpoan.[8] Eztandak ere Petrolio eta Energia Ministerioaren eta Finantza Ministerioaren eraikinak kaltetu zituen. Eztanda 7 kilometrotatik entzun ahal zen.[8]

Leherketaren ondoren, poliziak eremu osoa itxi zuen eta Osloko erdigunea hustutzea gomendatu zuten.[9][10] Halaber, trenbide-sarearen zati bat itxi zuten eta Oslo-Gardermoen aireportuan segurtasuna indartu zen. Auto-bonbak kalte materialez gain, 8 hildako eragin zituen.[11]

Norvegiako Polizia Zerbitzuaren arabera lehergailua ongarri eta amonio nitratoz (ANFO) osatuta zegoen.[12][13]

Utøyako tiroketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osloko leherketatik ordu eta erdira poliziaz jantzitako gizon bat, Anders Behring Breivik[14], Tyrifjordenen ferry bat hartu zuen Utøya uhartera. Oslotik 40 km-ra ipar-mendebaldera.[15] Uhartean Norvegiako Alderdi Laboristaren gazteentzako udalekuak zeuden. Breivik uhartera heldu zenean, polizia gisa identifikatu zen eta segurtasun txekeo bat egitera zihoala esan zuen. Motxilatik armak eta munizioa hartu eta udalekuetan zeuden jendeari hasi zen tiroka bereizi gabe[16][17], hainbat pertsona hilez. Hasieran, uhartean zeudenei egin zien tiro, baina ondoren uhartetik igeri eginez ihes egiten saiatzen zirenei hasi zen.[18]

Poliziak uhartean hainbat lehergailu aurkitu zituen indargabetuta eta tiroketak 45 minutu inguru iraun zituen. Segurtasun indarrek kritikak jaso zituzten, lehenengo larrialdi deia egin zenetik polizia uhartera iritsi zenera arte ia ordu bete pasa zelako.[19]

Ustezko egileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «At least 91 killed in shootings and bomb blast in Norway» VG Nett (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).
  2. «Norvegiako Poliziak esan du 76 direla, eta ez 93, erasoetan hildakoak» EITB (Noiz kontsultatua: 2011-7-26).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) «Breivik said he was alone» VG Nett (Noiz kontsultatua: 2011-7-24). Google itzulpena
  4. Poza, Pedro. (2011-07-23). «El presunto autor, un noruego nacionalista vinculado a la extrema derecha» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2011-07-23).
  5. «Osloko erasoan zazpi dira hildakoak, eta Utoya uhartean, gutxienez, 84» Berria (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Ingelesez) «Norway killings: Princess's brother Trond Berntsen among dead» The Telegraph.
  7. «El primer ministro noruego califica el doble atentado de 'tragedia nacional'» El Mundo 2011-07-23 (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).
  8. a b Ward, Andrew. «Youth camp shooting after Oslo bomb» Financial Times (Noiz kontsultatua: 2011-7-22).
  9. «Big Blast Hits Government Buildings in Central Oslo» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).
  10. «Explosion rocks Oslo» Reuters (Noiz kontsultatua: 2011-7-22).
  11. Magnus, Jon. (2011-07-23). «Al menos 92 muertos en el doble ataque contra el laborismo noruego» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2011-07-23).
  12. «Suspect wanted anti-Muslim crusade» Breakingnews.ie (Noiz kontsultatua: 2011-7-24).
  13. «Oslo Norway Bombing: Suspect Anders Behring Breivik Bought Tons Of Fertilizer, Wrote Manifesto» AP (Sundvollen/Oslo: The Huffington Post) (Noiz kontsultatua: 2011-7-24).
  14. «Norwegian massacre gunman was a right-wing extremist who hated Muslims, 23 July 2011» Dailymail.co.uk (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).
  15. Police: 91 youth campers dead in mass shooting, bombing in Norway. CNN (Noiz kontsultatua: 2011-7-23).
  16. (Norvegieraz [bokmål]) Brenna, Jarle. «Vi er under angrep!» VG Nett (Noiz kontsultatua: 2011-7-22).
  17. (Nederlanderaz) «LIVE: Doden bij bomexplosie in Oslo – schietpartij op jongerenkamp» NRC.
  18. «Nine, perhaps 10, killed in Norway shooting» Reuters (Noiz kontsultatua: 2011-7-22).
  19. El Gobierno noruego afirma que la actuación de la Policía fue "fantástica". Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2011-7-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]